XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kuartelean baina, beldurra da alkate, bihar zer gertatuko den arrastorik gabe izatean etorkizunak sortzen duen egonezina.

Larria bait da beti ere agintean dabiltzan bitxo xelebre hoiei zer burutazio sortuko iraun beharra.

Horretan militarrak haur txikiak bezalakoxeak dira.

Ezin da jakin sekula haur txikiak gaur lo ondo egin badu ere bihar korroxkada soil bat bota ezinak atsedena galeraziko dion ala ez.

Ezin jakin daiteke ume txintxoa dena laisterrera ez den gaiztotuko edo pipertuko.

Inprebisibleak dira, bere zentzu faltan.

Astoak dira besteen oso antzekoak.

Belarri eta belarri tartean jartzen zaienean ez direla mugituko, egurkada dexenteak ere ez ditu beretik mugituaraziko.

Eta militarrak horixe dira: erdi ume, erdi asto.

Hauen kasuan barkagarri bezain ulertzekoa dena haienean ez barkagarri ez ulertzekoa ez da oldea.

Joseba Zulaikak rito iniziatiko gisan hartu duen kaki koloreko zirko horretan badira beste saltinbanki batzuk karrerako militarrak bezain galgarri: heldu berriak domatzeko beti prest agertzen diren beteranoak.

Hauek dira ofizialek inola egin ez dezaketen lan zikina egiten dutenak, heldu berriei gorputzean ikara eta bihotzean akuilua sartzen dietenak.

Ume eta asto ez ezik inozente konpletoak diren soldadukide hauekiko gorrotoa ere sortu bezain azkar ahaztu ohi da eta bistan gehiago ez ikustearen aldera barkatu egiten diegu gure kristau kulturari amore emanez. Lastima.